Joseph Acaba | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Joseph Michael Acaba |
Jaiotza | Inglewood, 1967ko maiatzaren 17a (57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran 1990) gradu : geologia Arizonako Unibertsitatea 1992) master : geologia Esperanza High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronauta, irakaslea eta hydrogeologist (en) |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Peace Corps (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Gradua | sarjentu |
Astronauta | |
Misioak | Expedition 31 (en) Expedition 32 (en) STS-119 (en) Soyuz TMA-04M (en) Soyuz MS-06 (en) Expedition 53 (en) Expedition 54 (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 440.640 minutu |
Joseph Michael "Joe" Acaba (Inglewood, Kalifornia, 1967ko maiatzaren 17a) irakasle, hidrogeologo eta NASAko astronauta estatubatuarra da.
2004ko maiatzean izendatu zuten astronautagai, puertoricar jatorriko lehena bihurtuz. 2006ko otsailaren 10ean astronauta izateko entrenamendua osatu zuen. 2009ko martxoaren 15etik 28ra Nazioarteko Espazio Estazioaren azken eguzki-panelak jartzeko espazioratu zuten STS-119 misioan parte hartu zuen. 2012ko maiatzaren 15ean espazioratu zen berriro, Nazioarteko Espazio Estazioaren hegaldi ingeniari gisa. Misio honek maiatzaren 17tik irailaren 17ra iraun zuen.